DURANGO ATSO FUN ENTZUN

Info

Durangoko azokaren bueltan hainbat saio egiteko aukera izan genuen herri horretako leku desberdinetan. Urte batzuetan Entzun! aldizkariak Atso Fun izeneko taberna ederrean festak antolatzen zituen eta bertara joaten ginen ekipoarekin erritmo beltzak eskaintzera.

Neguaren hotzean, epeltasuna zabaltzen. Bakero zaindari :-)

Daddy Jeff mikroan, Sagardia jauna pozik eta lagunez inguratuta :-)

Txiki geratzen zen taberna :-) Iratxe, Mik, Alazne eta lagunak...

Oso giro ederra sortzen zen bertan. Urte batean ere, hainbat lehengusu etorri ziren festara eta goizaldean, Bilbora abiatu ginen lehengusu baten iksale pisuan festa amaitzera. Abenturaz betetako gaua izan zen :-) 

Mikro irekia ere eskeintzen genuen eta hainbat lagun animatzen ziren sarri. Elorrioko Ander artxitaren kasu :-)

Kataluniako lagun batzuk (barkatu izenak ez gogoratzea) ere animatu ziren mikroarekin :-) Zizurkilgo koadrila ere tartean ibili behar, noski ;-)


Eskerrik asko Xabier Sagardia, Iñigo Martinez eta Entzuneko (garai hartako) jendeari aukera emateagatik.